Politika -

Erabakia

Eider Zuriarrainen aurkako euroagindua onartu du Paueko Auzitegiak

Bestalde, astelehen honetan, Iparralden atxilotutako Segiko ustezko hiru kideak espetxera bidali ditu auzitegiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eider Zuriarrain ETAko ustezko laguntzailea espainiaratzearen alde agertu da gaur Paueko Auzitegia. Era berean, Segiko ustezko hiru kideren aurkako euroagindua jakinarazi du epaitegiak, eta kartzelara bidali ditu.

Epaitegien kontrolpean, aske egoten jarraituko du Eider Zuriarrainek, eta epailearen erabakiaren aurrean helegitea aurkezteko aukera izango du orain.

Bestalde, atzo Iparralden atxilotu zituzten hiru gazteak (Aitziber Plazaola Oregi, Beñat Lizeaga Urkidi eta Bergoi Madernaz) kartzelara bidali ditu Pauko epaileak. Horrez gain, euroaginduak jakinarazi dizkie.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea