Politika -

Polizia-operazioa

Madrilera eraman dituzte atxilotutako ETAko lau ustezko kideak

Iñigo Zapirain, Beatriz Etxebarria, Daniel Pastor eta Lorena Lopez inkomunikatuta daude Guardia Zibilaren egoitzan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko kideak zirelakoan atzo Bizkaian atxilotu zituzten lau lagunak Madrilera eraman dituzte eta Guardia Zibilaren egoitza batean daude inkomunikatuta.

Terrorismoaren kontrako iturriek jakinarazi dutenez, Iñigo Zapirain Romano, Beatriz Etxebarria Caballero, Daniel Pastor Alonso eta Lorena Lopez Diaz bart eraman dituzte eta deklarazioa hartuko diete Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epailearen esku utzi aurretik.

Barne Ministerioaren hitzetan, miaketetan subfusil bat bi kargadorerekin, errebolber bat eta munizioa, Ertzaintzaren eta Lurreko Armadaren agiri faltsuak eta bonbak egiteko materiala aurkitu zituzten.

Era berean, 200 kilo lehergaiak Daniel Pastorren lokal batean omen zeuden, Galdakaoko Aperribay auzoan, pistola batzuekin batera. Arma horiek atentaturen batean erabili izan dituzten aztertzen ari da Guardia Zibila.

Lokal horretan, gainera, detonagailuak, aluminio hautsa eta bonbak egiteko beste material batzuk ere aurkitu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea