Politika -

Balorazioa

Alderdi politikoen erreakzioak, Urkulluren urte amaierako hitzaldiaren aurrean

Lehendakariak 'Euskadin mikroklima politiko positiboa eta eraikitzailea' dagoela azpimarratu ostean, egoera hori hiritarren arazoak konpontzeko baliatzea eskatu diote oposizioko alderdiek.

Iñigo Urkullu, urte amaierako hitzaldian
Iñigo Urkullu, urte amaierako hitzaldian
Iñigo Urkullu, urte amaierako hitzaldian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte amaieran Iñigo Urkullu lehendakariak eskaini ohi duen hitzaldian esan zuenez, "Euskadin mikroklima politiko positiboa eta eraikitzailea dago". Horrez gain, Urkulluk hiru sentimendu partekatu ditu: zailtasunek eragindako kezka, arazoei aurre egiteko Euskadik duen ereduaren estimua eta gizartea hobetzeko egin beharreko ahaleginaren beharra.

Oposizioko alderdiek lehendakariaren diskurtsoa baloratu dute:

EH BILDU

Lehendakariak bere mezuan aipatu zuen "mikroklima politikoa" akordioa egiteko baliatu dezala eskatu dio Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak Iñigo Urkulluri. "Hiritarren bizitza hobetzera bideratutako politikak dauden bitartean EH Bildurekin kontatu ahal izango du, beti ere, berdinen arteko elkarrizketatik.

Halaber, jarrera aldatu eta akordioaren bidetik politika ausartak egiteko galdegin dio.

ELKARREKIN PODEMOS

Elkarrekin Podemosen izenean Tinixara Guanche legebiltzarkideak adierazi duenez, koalizioak bat egiten du lehendakariak agertutako hobekuntza desioekin, baina ez, ordea, hori lortzeko ereduan. Haren esanetan, bide horrek "muga argiak" ditu.

Horrez gain, Urkulluk aipaturiko mikroklima horretan "laino beltzak" daudela uste du, hiritarrak babesten ez dituzten laino beltzak.

PP

Alderdi Popularraren iritziz, Urkulluk esandakoa ez dator bat bere jardunarekin. Amaya Fernandez Euskadiko PPko idazkari nagusiak "koherentzia" eskatu dio lehendakariari. Salatu duenez, batetik, hiritarren arazoak konpontzeko politikak defenditzen ditu; bestetik, EH Bildurekin "proiektu apurtzaile" bat adosten du.

PPko buruzagiaren arabera, EAJk eta nazionalismoak aurretik egindakoa zuzentzeko aukera paregabea dute 2019ari begira. Ez hori bakarrik, hausnarketa prozesu bat abiatzeko gonbidapena egin du, euskal gizartea "anitza" dela onartzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Iñigo Urkullu biografia Eusko Legebiltzarra Alderdi politikoak berriak Gabonak argazkiak EH Bildu Gipuzkoa Euskadiko PP Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Podemos Ahal Dugu Euskadi