Politika -

LABen garaipenaren ostean

Celaak 'inoren' inposiziorik onartuko ez duela esan du

Hezkuntza arduradunak ziurtatu duenez, "proiektuak aurrera ateratzeko irakasleen gehiengoaren babesa" dauka, baita edozein gehiengo sindikalarekin lan egiteko "beharrezko esperientzia" ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Proiektu politikoak aurrera ateratzeko irakasleen gehiengoaren babesa duela adierazi du Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak. Gainera, nahiz eta azken hauteskundeetan LAB sindikatuak gehiengoa lortu, "inoren" inposiziorik onartuko ez duela iragarri du.

Eusko Jaurlaritzako kontrol saioan, EAk eta UPyDk otsailaren 6ko hauteskunde sindikalen emaitzen inguruan galdetu ziote Celaari. Hauteskunde horietan, LABek lehen postua kendu zion CCOOri, ELA bigarren indarra izan zen, STEE-EILAS hirugarrena eta UGT bosgarrena.

Celaak esan duenez, "proiektuak aurrera ateratzeko irakasleen gehiengoaren babesa" dauka, baita edozein gehiengo sindikalarekin lan egiteko "beharrezko esperientzia" ere.

Bizkidetza Demokratikorako Planari dagokionez, "Legebiltzarraren indarra, lortutako akordioak beste batzuek apurtzea ekitideko nahikoa izatea" espero du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea