Politika -

Ekitaldi politikoa Eibarren

Egibar: 'Eusko Jaurlaritzak oztopo egiten du ekonomia gaietan'

"Euskadin, krisi ekonomikoari aurre egiteko plan estrategiko bat falta duen enpresarik ez da; berdin dio enpresa handia, txikia zein ertaina izan", gaineratu du politikari jeltzaleak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza ekonomia gaietan "oztopoa" dela adierazi du Joseba Egibar EAJko GBBko presidenteak. Bere hitzetan, Gasteizko Exekutiboak ez du krisiari aurre egiteko planik eta, gainera, "ez du laguntzarik onartzen".

Bere ustean, Patxi Lopez lehendakaria enpresariekin batera bidaiatzea ez da nahikoa, horrez gain "lagundu" egin behar die, eta plan bat izan "Euskadik lehiakortasunean duen abantaila ez galtzeko".

Egibarrek Eibarren egin ditu adierazpen hauek. GBBko presidentea Markel Olano ahaldun nagusiarekin izan da bertan Debabarrena eskualdeko hautagaien aurkezpenean.

"Euskadin, krisi ekonomikoari aurre egiteko plan estrategiko bat falta duen enpresarik ez da; berdin dio enpresa handia, txikia zein ertaina izan", gaineratu du Egibarrek. Bere esanetan, "Eusko Jaurlaritza daukagun enpresarik handiena da, eta ez du gobernatzeko programarik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea