Politika -
Ekintzaileei buruzko jardunak
PP: 'ETAk eta Batasunak egindako kaltea aitortzea ezinbestekoa da'
ETAren amaierak euskal ekonomiarentzat suposatuko lukeen aurrerapena azpimarratu du Antonio Basagoiti PPko idazkariak, euskal ekintzaileei buruzko jardunaldien irekiera ekitaldian.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti PP alderdiko euskal buruak adierazi duenez, "ETAk eta Batasunak egindako kaltea aitortzea ezinbestekoa da". Bere aburuz, terrorismoaren amaierak ETAren "proiektu totalitarioaren porrota" ekarriko du. Basagoitik baieztatu duenez, ETA eta bere kideei babesa ematen dietenak "ongiletzat" hartzen baldin badira, horrek elkarbizitza eta garapen ekonomikoa oztopatuko ditu.
"Euskadi, ekintzaileen lurraldea" izenburuko jardunaldien irekiera ekitaldian parte hartu du gaur, astelehena, Basagoitik.
Alderdi popularraren buruak adierazi duenez, ETAk enpresarien lana "zaildu du eta asko, gainera". "Batzuk erbesteratu dira eta beste batzuk hemen geratu dira, estortsioa eta mehatxuak pairatuz", gaineratu du, "hala ere, Euskadin aberastasuna sortzeari ekin diote, benetako heroi ezezagunak balira".
Basagoitiren esanetan, "terrorismoa utzi nahi baldin badute, utz dezatela, baina Euskadiko ekonomiaren eta enpleguarentzako oztopo izan diren lagunen propaganda nahikorik izan dugu", amaitu du Basagoitik.