Politika -

Urria ala azaro

Baliteke Zapaterok hauteskundeak udazkenera aurreratzea, EAJren ustez

Andoni Ortuzar Bizkai Buru Batzarreko presidenteak adierazi duenez, EAJk akordioa hitzar lezake PPrekin, hauteskundeak Alderdi Popularrak irabaziko balitu.

Rrredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar BBBren presidenteak azaldu duenez, Espainiako Gobernuak hauteskunde orokorrak udazkenera aurreratuko dituela uste du EAJk.

Ortuzarren ustetan, Zapaterok 2012ko aurrekontuei buruzko negoziazioa saihestu nahi du hauteskunde orokorrak aurreratuta, eta, horrela, "urteko emaitza negatiboak" ezagutu gabe emango lukete botoa herritarrek.

Halaber, Ortuzarrek Bilbon eskainitako hitzaldian jakitera eman duenez, PPk hauteskundeak irabazten baditu, baliteke alderdi jeltzaleak PPrekin akordioren bat hitzartzea, Gobernu berria sortzeko eta euskal herritarren mesedetan baldin bada.

Zentzu honetan, EAJk Jose Maria Aznar presidente hautetsiari erakutsitako babesa ekarri du gogora buruzagi jeltzaleak. Ortuzarren hitzetan, "Euskadirentzat hitzarmen emankorra izan zen hura".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea