Politika -
Deialdia, martxoaren 28an
Sorturen aurkako Fiskaltzaren salaketa onartu du Gorenak
"Hauteskunde deialdiarekin bat egiteko eskaerari" erantzunez, Auzitegi Gorenak lehenbailehen ebazpena eman nahi du. Sortuk zazpi eguneko epea du alegazioak aurkezteko.
Erredakzioa
Auzitegi Goreneko 61. epaimahaiak - Alderdien Legea betearazteko eskumena du- Sorturen aurka Fiskaltzak aurkeztutako salaketa onartu du gaur, asteartean. Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak Sortu Barne Ministerioan erroldatzea galarazteko salaketa bana aurkeztu dute. Abokatutzarena, aurreko ostegunean onartu zuten.
Fiskaltzak aurkeztutako idazkiaren arabera, ETAren eta Batasunaren jarduna alderdi berriarekin harremana du. Horregatik, 2003an ezker abertzalearen alderdia legez kanpo utzi zuen epaia betetzeko eskatu dute bere erroldatzea eta jardunak eragozteko.
Liteekeena da salaketa biak bakar baten biltzea, baina oraingoz bi epaileren esku dago ekimen bakoitza.
Gorenak zazpi eguneko epea eman dio Sorturi alegazioak aurkezteko. Fiskaltzak eta Batasunak, berriz, bost eguneko epea dute.
"Hauteskunde deialdiarekin bat egiteko eskaerari" erantzunez, Auzitegi Gorenak lehenbailehen ebazpena eman nahi du. Udal eta foru hauteskundeen deialdia martxoaren 28an izango da.