Politika -

Mozioa

Kataluniako Parlamentua autodeterminazioaren alde azaldu da

Solidaritat alderdiak aurkeztu du mozioa. CiUk eta ERCk babesa eman diote. ICVk mozioaren zati bat onartu du bakarrik. PSCk, PPk eta Ciutadansek, ostera, aurkako botoa eman dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Herrien autodeterminazio eskubidea Kataluniako herriaren eskubide ukaezina" dela onartu du gaur Kataluniako Parlamentuak mozio baten bidez. Era berean, kontsultak babestu ditu Parlamentuak. Apirilaren 10ean subiranotasunaren aldeko galdeketa egin behar dute Bartzelonan.

Mozioa Solidaritat (SI) alderdiak aurkeztu du, baina CiUk proposatutako testu alternatibo batekin aldatu dute. Horrela, CiUk eta ERCk babesa eman diote. ICVk mozioaren zati bat onartu du bakarrik. PSCk, PPk eta Ciutadansek, ostera, aurkako botoa eman dute.

"Herrien autodeterminazio eskubidea Kataluniako herriaren eskubide ukaezina" dela onartzen du testuak, eta "Kataluniako subiranotasunaren adierazgarri den Parlamentuak horrela adierazi du behin baino gehiagotan".

"Herritarrei galdeketak eginez gizarte kataluniarrak aske adierazteko eskubidea" duela dio mozioak. Kontsultak "antolatu" eta galdeketetan "parte hartzen duten guztiei eskerrak" eman die Parlamentuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea