Politika -
Donibane Lohizunen
Eider Zuriarrain atxilotu dute Donibane Lohizunen, espainiaratzeko
Behin Espainiako aginte judizialaren esku uzteko erabakiaren aurkako helegitea aurkezteko epea igarota egin dute atxiloketa.
Erredakzioa
Eider Zuriarrain ETAko ustezko kidea atxilotu dute gaur arratsaldean, Donibane Lohizunen, espainiaratzeko. Atxilotzeko euroagindua aurkeztu zuen Espainiak, Poliziak zabaldu duenez.
Behin Espainiako aginte judizialaren esku uzteko erabakiaren aurkako helegitea aurkezteko epea igarota egin dute atxiloketa.
Zuriarrain otsailaren 10ean atxilotu zuten Baionan, Auzitegi Nazionalak eskatuta. Euroagindua bideratzen zuten bitartean espetxean sartu zuten, baina handik bost egunera behin-behineko askatasuna eman zioten.
1979ko apirilaren 28an jaio zen Bilbon, Larrabetzuko auzokidea da eta Ibai Beobide ETAko ustezko kideari Frantziara ihes egiteko laguntza ematea leporatzen dio Poliziak.
Izan ere, 2009an, Ibai Beobideri Larrabetzuko etxe batean bi hilabetez ostatu ematea egozten diote.
Ibai Beobideren atxiloketaren ostean, 2010eko otsailaren 13an, Eider Zuriarrainek ihes egin zuen.