Politika -
Gasteizen
Patxi Lopez: 'EAJk bere helburuak estaliko ditu hauteskundeetan'
Halaber, jeltzaleek, beste alderdi albertzaleekin batera, "euren benetako asmoak estaliko dituzte, badakitelako hori ez dela euskal gizarteak nahi duena", esan du lehendakariak.
Erredakzioa
EAJk eta gainontzeko alderdi abertzaleen arabera, etorkizuna "erabakitzeko eskubidean, subiranotasunean eta herri-galdeketan oinarritzen dela" salatu du Patxi Lopez lehendakaria. Hala ere, uste hori hauteskundeei begira "isilean gordeko dutela" eta "benetako intentzioak ezkutatu egingo dituztela" ohartarazi du, "badakitelako euskal herritarrek ez dutela horrelakorik nahi".
Lehendakariak Gasteizen egin ditu adierazpen horiek, Lehendakaritza irabazi duen hauteskundeen bigarren urteurreneko ekitaldian. Bertan izan dira baita Patxi Lazcoz Gasteizeko alkatea eta Txarli Prieto Arabako PSEko idazkari nagusia, besteak beste.
PSE Gobernura iristea "taldeko arrakasta" dela azpimarratu du Patxi Lopezek, "alderdiaren arrakasta eta, batez ere, herriarena, Gobernu honek Euskadi norabide onean itxuraldatzen ari delako".
"Guk askatasuna, berdintasuna eta gizarte justiziaren ideien ordezkariak gara; eskua luzatuta egiten den politikarena, gauzak eta pertsonak gehitzearen eta ez banatzearen aldekoak gara", gaineratu du.
Honen harian, sozialistak gobernuan ez daudela boterea izateko esan du, "euskal gizartearen zerbitzura egoteko baizik". Bere hitzean, "Banatzen gintuen guztia aldatzeko sortu zen Exekutibo hau; ezberdintasunak eta praktika baztertzaileak sortzen zuten guztia; benetako arazoak ahazten zituzten planak... izan ere, bakar batzuen obsesioei erantzutea bakarrik nahi zuten".
"Batzutan ahaztu egiten zaigu, baina orain dela bi urte Gobernuaren zeregin bakarra planak eta herri-galdeketak proposatzea zen, euskal herritarrak banatu eta aurrez aurre jarriz", salatu du.