Politika -

Sorturen legeztatzea

ETAren 'defentsa abokatua' izatea egotzi dio AVTk Patxi Lopezi

"Sortu eta ETA ez dira gauza bera", esan zuen lehendakariak atzo. AVTk adierazpen hori gaitzetsi du eta Patxi Lopez bide horretatik jarraituz gero, PPri PSErekin haustea eskatuko diola ohartarazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAren "abokatu defentsaria" izatea egotzi dio Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (AVT) presidenteak Patxi Lopezi. Horren hitzetan, Patxi Lopez bide horretatik jarraituz gero, PPri PSErekin apurtzea eskatuko diola ohartarazi du.

Pedrazaren arabera, "onartezinak, adierazezinak eta eskandalagarriak" dira lehendakariaren adierazpenak. "Sortu eta ETA ez dira gauza bera", esan zuen Patxi Lopezek atzo, igandean, Publicon argitaratutako elkarrizketa batean.

"Onartezina eta eskandalagarria da Patxi Lopezek Batasuna hauteskundeetara aurkeztea nahi izatea eta Gobernuak aurkakorik esan ez izana kezkatzen gaitu", adierazi du.

"Sortun Batasuneko kideak badaude eta ETA Batasuna bada, eta talde terrorista ez bada desagertzen, Sortu ezin da aurkeztu", babestu AVTko presidenteak. Ohartarazi duenez, Patxi Lopez bide horretatik jarraituz gero, PPri PSErekin haustea eskatuko dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea