Politika -

Aberri Eguna

Independentistak Sareak ez du ekitaldirik antolatuko aurtengo Aberri Egunean

Azken urteotan Aberri Egun bateraturik antolatzeko gai izan ez direla deitoratu dute, baina 2020an helburu hori errealitate bilatzeko lanean ari direla jakinarazi dute.

Independentistak Sareak Iruñean antolatu zuen 2018ko Aberri Eguna. Argazkia: Independentistak Sarea
Independentistak Sareak Iruñean antolatu zuen 2018ko Aberri Eguna.
Independentistak Sareak Iruñean antolatu zuen 2018ko Aberri Eguna. Argazkia: Independentistak Sarea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Independentistak Sareak iragarri du aurtengo Aberri Egunean ez duela inolako ekitaldirik edo manifestaziorik antolatuko, eta 2020an euskal abertzale guztiak bilduko dituen ekimen bateratu bat deitu ahal izateko lanean ari dela jada.

Azken bederatzi urteetan beste horrenbeste ekitaldi antolatu dituzte Aberri Egunean, abertzale guztiak batzeko asmoz, baina EH Bilduren eta LAB sindikatuaren babesa baino ez dute lortu orain arte.

"Duela hamar urte ezarri genuen helburua ez dugu lortu eta jende askok gure Aberri Eguna ezker independentistaren Aberri Egunarekin lotu du", adierazi du Txutxi Ariznabarreta bozeramaileak Bilbon egindako agerraldian.

Aurten ekitaldi bateratu bat deitzeko asmoz, alderdiekin eta gizarte eragileekin harremanetan izan direla azaldu du, baina ezinezkotzat jo dute aukera hori, aurtengo edizioa udal eta foru hauteskundeen bezperatan izango delako.

"Garai horretan alderdien arteko lehia izango da nagusi eta dena kutsatzeko arriskua dago", erantsi du.

Gauzak horrela, 2019n etenaldia egitea erabaki dute, eta, ondorioz, alderdi bakoitzaren esku egongo da Aberri Eguna antolatzea.

Nolanahi ere, Ariznabarreta baikor azaldu da datorren urteari begira, eta 2020an Euskal Herria eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko dituen Aberri Egun bateratua deitzea posible izan daitekeela uste du, euskal gizarteak eta diasporak planteamendu hori babesten dutela eta horrek alderdiak mugiarazi ditzakeela iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Aberri Eguna Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak