Politika -

Elkarrizketa ETBn

Arzalluz: 'Sorturen legeztatzea Rubalcabaren komenentziara egingo da'

"Ezker abertzaleari etortzeko esan zaio, eta etorri nahi izan duenean, bota egin dute", esan du ETB1eko 'Azpimarra' saioan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Arzalluz EAJren EBBko presidente ohiaren hitzetan, "Sorturen legeztatzea Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko lehen presidenteorde eta Barne ministroaren komenentziara egingo da". Ildo horretan, Arzalluzek esan du ez duela Rubalcabak esandako "hitz bat ere" sinesten, ezagun duelako.

ETB1eko ''Azpimarra'' saioan egindako elkarrizketan Xabier Arzalluzek esan duenez, "ezker abertzaleari etortzeko esan zaio, eta etorri nahi izan duenean, bota egin dute". "Orain ez dute ezker abertzalea hauteskundeetan nahi", adierazi du burukide jeltzale ohiak, eta "noiz nahiko duten, ez dakit", gaineratu du.

Arzalluzek azaldu duenez, sozialistek eta popularrek "ez dute nahi abertzaleen gehiengo bat Legebiltzarrean", eta hori saihesteko "beste lege bat aterako dute, arriskuan daudela ikusten badute".

Foru eta udal hauteskundeak

Datozen foru eta udal hauteskundeetako emaitzak EAJrentzat onak izango direla iragarri du Arzalluzek; izan ere, boterean egon barik, baliteke gauzak erraztea. Halaber, "sozialistek ez dute boto asko lortuko", esan du. "EAJrentzat hauteskundeetako emaitzak onak izango dira, batez ere, Bizkaian eta Gipuzkoan", gaineratu du. Lehendakaria berria

Arzalluzen hitzetan, lehendakarirako EAJren hautagaiaren izena ez dute hauteskunde hauek igaro arte jakitera emango.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea