Politika -
PSEk eta EAJk
ETAk mehatxatuta EAEtik joan zirenei buruzko txosten bat eskatu dute
“ETAren mehatxu zuzenarengatik Euskaditik alde egin behar izan zutenek” EAEn botoa emateko eskubidea izatea eskatu dio PPk Jaurlaritzari.
Erredakzioa
EAJk eta PSEk osoko zuzenketa aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean PPren ekimen baten aurrean; ETAren mehatxua dela eta Euskaditik alde egin behar izan zutenen kopurua zehazteko eskatu dio Alderdi Popularrak Eusko Jaurlaritzari.
EAJk eta PSEk osoko zuzenketa aurkeztu diote, bakoitzak bere aldetik, PPren legez besteko proposamenari. ETAren mehatxua zela eta Euskaditik alde egin behar izan zutenek EAEn botoa emateko eskubidea izatea eskatu diote popularrek Eusko Jaurlaritzari.
Alderdi Popularreko ordezkarien hitzetan, proposamen horrek aldaketak eragingo ditu Hauteskunde Legean, baina moldaketok “ez dira oso konplexuak izango”.
Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, lagun horiei EAEra bueltatzen laguntzako neurri zehatzak aztertuko ditu.