Politika -

Polemika

PSEk Sorturi buruzko ekimena atzera bota du PPren presioaren ondorioz

Antonio Basagoitik adierazi duenez, PPk "PSEri adostutakoa betetzeko exijitzeko indarra dauka". Soraya Sáenz de Santamariak berriz, "nahasmena sortzeari" utz diezaiola eskatu dio lehendakariari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSEk Sorturen alde Parlamentuan aurkeztutako ekimena erretiratu egiten duela baieztatu du Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak. Punto Radiori egindako adierazpenen arabera, PSEk telefonoz deitu zien bart ekimenaren ingurukoak berriro aztertu ondoren erretiratzea erabaki dutela esateko.

PSE-EEk Sortuk indarkeria baztertzen zuela ospatzen zuen ekimena aurkeztu zuen Legebiltzarrean. Horren helburua, Legebiltzarrak Sortu legeztatua izan daitekeela "frogatzeko" aukeraren aldeko aipamena egitea zen.

Basagoitik azaldu duenez, gauza bat da PP PSEren adierazpenekin bat ez etortzea, eta beste bat da "egin behar ez diren gauzak egitea", Sorturen inguruko ekimena, esaterako.

PPko presidentearen hitzetan "PPk eskuak libre ditu PSE bakarrik babesten duelako eta horrek adostutakoa bete dezan eskatzeko" indarra ematen die.

"Zuhurtasuna, zehaztasuna eta errespetua"

Bestalde, COPEri egindako adierazpenetan, Soraya Saenz de Santamaria PPko bozeramaileak "nahasmena sortzeari" utz diezaioten eskatu die PSOEri eta, batez ere, lehendakariari. Saenz de Santamariak bi alderdiek EAEn duten hitzarmena defendatzea "oinarrizkotzat" jo du terrorismoaren aurkako eta askatasunaren aldeko borrokan.

"Patxi Lopez lehendakariari hitzarmena zuhurtasunez, zehaztasunez eta errespetuz betetzea eskatzen diot", esan du PPko kideak. Gainera, PSEk eman beharreko urratsak PPrekin batera" emango dituela" azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea