Politika -

Juan Priederi omenaldia

Arriola: 'Egoera hobera egiten ari da Euskadin'

Garraio sailburua Juan Priederen omenez egindako ekitaldian izan da. Priede 2002ko martxoaren 21ean hil zuen ETAk.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin egoera ''aldatzen'' ari dela eta zorionez ''hobera'' egiten ari dela esan du Iñaki Arriola PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusiak. Bere ustez, "bakearen itxaropena zabaltzen ari da".

Arriolak Orioko hilerrian egin dute adierazpen horiek, bertan egin baitiote omenaldia Juan Priede zinegotzi sozialistari. Priede ETAk hil zuen gaur bederatzi urte.

Orioko hilerrian Priederen senitartekoak eta lagunak bildu dira, Ana eta Juan Carlos seme-alabak barne, eta hildakoaren hilobian lore eskaintza egin dute. Oriko Udalean, zinegotzi guztiak abertzaleak ziren, Priede izan ezik. 2002ko martxoaren 21ean hil zuten herriko taberna batean.

Homenaldian sozialisten ordezkari ugari izan dira, Jesus Eguiguren eta Miguel Buen, besteak beste. Josu Elespe Froilan Elesperen seme ere bertan izan da. Elespe bihar omenduko dute Lasarten bere hilketaren hamargarren urteurrenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea