Politika -

Zapateroren ondorengotza

Zapatero hauteskundeetara aurkeztuko ez dela ziurtzat jotzen du PSOEk

Erabaki noiz iragarriko duen da zalantzan dagoena. Gehienen ustez, aipirilaren 2an izan daiteke, alderdiaren Komite Federala bilduko den egunean, hain zuzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEko Exekutibako kideek eta alderdiko ''baroiek'' Zapatero berrautaketara ez dela aurkeztuko ziurtzat ematen dute. Hala ere, zalantza handiak dituzte presidenteak iragarpena noiz egingo duen zehazteko orduan eta iragarpen hori maiatzaren 22ko hauteskundeen aurretik ala ondoren egingo duen.

Efe albiste agentziak jakinarazi duenez, Zapatero hurrengo hauteskunde orokorretara aurkezteak ezustean harrapatuko lituzte agintari sozialistak.

Gobernuko presidentearen inguruko iturrien arabera, Zapaterok ez duela kargua berrituko zabaldu da alderdikideen artean. Hala ere, erabaki hori zuzena den ala ez komentatzeari uko egin diote, baina oraindik gauzak aldatu daitezkeela azpimarratu dute.

Zapaterok erabakia maiatzaren 22a baino lehen iragartzen badu, egunik aproposena apirilaren 2a izan daiteke, PSOEren Komite Federala biltzen denean.

Bere erabakiaren berri izaten lehena alderdia izan dela esan du beti presidenteak, eta Komitea horretarko eszenaki egokiena litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea