Politika -

Indren (Frantziako erdialdean)

ETAko ustezko kide bat atxilotu dute Frantzian

Jendarmeriaren arabera, Ione Lozano da eta Ibai Beobide atxilotu zutenetik, 2010eko otsailetik, ihes eginda zegoen. Lozanok pistola bat zeraman eta harekin zihoan gizon batek ihes egin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ione Lozano Miranda ETAko ustezko kidea goizaldean atxilotu dutela baieztatu du Jendarmeriak. 24 urteko emakumeak pistola bat zeraman eta ETAko kide dela esan du.

Atxiloketa kontrol batean egin dute goizaldeko 03:20ean, Indren (Frantziako erdialdean). Agenteek autoa geldiarazi dutenean,&' || 'nbsp; Lozano eta harekin zihoan gizona ihes egiten saiatu dira. Ihesaldian auto istripu izan dute; ez da larria izan, baina ibilgailua bidetik atera da. Gizonezkoak ihes egitea lortu du eta haren bila ari dira.

Terrorismoaren aurkako borrokaren iturriak aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez, Lozano eta Jon Rosales Ibai Beobide ustez buru zuen taldearen kideak ziren. 2010eko otsailaren 13an atxilotu zuten Beobide Gipuzkoan.

Taldeko ustezko burua atxilotu ostean, Lozanok ihes egin zuen eta Guardia Zibilak terrorista bilatuenen zerrendan jarri zuen.

Rubalcaba

"Atxilotua ez zela gauza onik bilatzen ari", adierazi du Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak, izan ere, bere ibilgailuan pistola bat atzeman dute.

Erakundearen egituran ETAko ustezko kidearen zeregina zein zen ez du zehaztu Rubalcabak, eta galdeketek argituko dutela erantsi du.

"Ihes egitea lortu zutenak pixkanaka-pixkanaka atxilotu dituzte", zoriondu da Rubalcaba. Azken atxiloketa hau ETAren amaierara eramango duen "beste pauso bat" dela errepikatu du Barne ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea