Politika -
Diputatuen Kongresuan
Libiako operazioan parte hartzeko baimena eskatuko du gaur Zapaterok
Debekupeko aire-eremurako hilabete bateko operazio bat eta hiru hilabeteko arma-blokeoa berretsiko du gaur Kongresuak.
Erredakzioa
Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak Espainiak Libiako nazioarteko operazioan parte hartzeko baimena eskatuko dio Diputatuen Kongresuari; besteak beste, debekupeko aire-eremurako luza daitekeen hilabete bateko operazio bat onartzeko eskatuko du gaur Kongresuan, Ramon Jauregui Presidentziako ministroak jakinarazi duenez.
Halaber, Nazio Batuen Erakundearen 1970 ebazpenari jarraituz, luza daitekeen hiru hilabeteko arma-blokeoa onartzeko eskatuko du.
Eskaera bi horiek Kongresuan "erabateko gehiengoa izatea" espero duela esan du Jaureguik; izan ere, poblazioaren aurkako "bereizi gabeko sarraskia saihesteko" helburua dauka operazio militar horrek.
Ildo horretan, Estatuko ezkerrak Espainiaren parte hartzea kritikatu izana "oso tristea" dela adierazi du; izan ere, "guda ez" ahaztu izana egotzi diote PSOEri.
"Nazioarteko komunitateak lehen aldiz askok eskatzen genuen mailarekin, indarrarekin eta legaltasunarekin erantzun du; izan ere, nazioarteko antolakuntza berriak oinarri demokratikoak ezartzeko nazioz gaindiko aginte baten beharra dauka", azaldu du Presidentziako ministroak.
Jaureguiren hitzetan, NBEren erabakia "historikoa" da giza eskubideak defendatzeko "Indar Armatuen operazio bat abian jartzeko nazioarteko komunitatea ados" jarri duelako.
Ildo horretan, "esku-hartze militarrik ez balego, baliteke Gadafiren tropak Bengazin sartu eta sarraski handia egin izana", esan du.
Hori horrela, Jaureguik azaldu du Gobernuak NBEren eskaerari erantzun diola, onartutako ebazpena betetzeko. Hori dela eta, "Espainiari dagokion protagonismoarekin" parte hartzen ari direla esan du.