Politika -

Erreakzioak

Lehendakariak Arzalluzek ‘nazio eta gizarte erakuntzan’ egindako lana goraipatu du

Lehendakariak adierazi duenez, “politikan maisua izan zen eta gure belaunaldiarentzako pertsona eta gidari eredugarria”.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Irudia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria
Iñigo Urkullu lehendakaria. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Arzalluz EAJko presidente ohiaren heriotzaren berri izan ostean, Iñigo Urkullu lehendakariak Twitter bidezko oharra argitaratu du.

Lehendakariak adierazi duenez, Arzalluz gidari bat izan da “trantsizio eta demokrazia garaian Euskadiren nazio eta gizarte erakuntzan”. Urkulluren hitzetan, “politikan maisua izan zen eta gure belaunaldiarentzako pertsona eta gidari eredugarria”.

Familiari eta ‘jeltzale guztiei’ doluminak emateaz gain, politikari ohiak alderdiaren “aitormen sakonena eta zintzoena” duela adierazi du lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Azken albisteak Urkullu EAE Xabier Arzalluz Eguneko albisteak