Politika -
Paueko Apelazio Auzitegia
Segiko ustezko hiru kide espainiaratzea onartu du Frantziak
Jacint eta Salvador Ramirez eta Endika Perez espainiaratzeko onespena eman du Paueko Apelazio Auzitegiak. Gainera, El Pistolas atxilotuari buruzko erabakia apirilaren 5era arte atzeratu du.
Erredakzioa
Jacint eta Salvador Ramirez Cruz eta Endika Perez Gomez Segiko usteko kideen espainiaratzea onartu du Paueko Apelazio Auzitegiak. Halaber, apirilaren bostera arte atzeratu du Gregorio Jimenez Morales El Pistolas ETAko ustezko kideari buruzko erabakia.
Iturri judizialek jakitera eman dutenez, Jimenez Moralesi leporatu dizkioten delituei buruz "informazio zabalago" eskatu du Auzitegiak. Morales joan den martxoaren 8an atxilotu zuten Iparralden eta Frantzian zain dago, bere estradizioa tramitatzen duten bitartean.
56 urte ditu eta tolosarra da El Pistolas. 2009. urteko ekainean atxilotu zuten lehen aldiz Frantzian, Iparraldeko zenbait etxebizitzen eta gune turistikoen kontrako eraso batzuk Poliziaren aurrean argitzeko. Urtebete egon zen espetxealdi prebentiboan eta ondoren, aske utzi zuten. Aurretik, 13 urteko espetxe-zigorra bete zuen Espainian, terrorismoaren delitua egotzita. 1997. urtean atera zen kartzelatik.
Perez Gomez eta Ramirez Cruz anaiak Segiko ustezko kideak, bestalde, martxoaren 2an atxilotu zituzten Iparralden ere. Momentuz, ez dute jakitera eman bere espainiaratzearen aurka helegiterik aurkeztuko duten.