Politika -

Maiatzeko hauteskundeak

Patxi Lopez: 'Sorturi buruz epaileek hitz egin behar dute'

Bestalde, Txarli Prieto Arabako PSEko idazkari nagusiak adierazi du Sortu hauteskundeetara aurkezteak "kezkatu" egiten duela EAJ.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak berretsi du epaileek "hitz egin" behar dutela Sortu legeztatzeari buruz. "Epaileak batzartuta daude, haiek hitz egin behar dute", adierazi du, alderdi abertzalea hauteskundeetan parte hartzen utzi edo ez utzi erabakitzeko Auzitegi Gorenaren 61eko sala berezia egiten ari den bilerari buruz.

Eusko Jaurlaritzako burua Bilboko hotel batean izan da, Txarli Prieto Arabako PSE-EEko idazkari nagusiaren hitzaldi bat aurkezteko. Besteak beste, Jesus Eguiguren PSE-EEko presidentea ere izan da bertan.

Ekitaldia amaitutakoan, lehendakaria Eguigurenekin batera joan da hoteletik, eta errefusatu egin du balizko epaiaren inguruan adierazpenak egitea.

"Ez dakit, ez ditut egunkariak irakurri oraindik. Ez dut gaiaz hitz egin nahi, itxaron dezagun", esan du.

EAJ "urduri" dagoela uste du EAJk

Bere aldetik, Prietok adierazi du EAJn "urdurdi" daudela, ezker abertzalearen alderdi berria maiatzeko foru eta udal hauteskundeetara aurkezteak "kezkatu" egiten baititu.

Buruzagi sozialistaren esanetan, Iñigo Urkulluren alderdiak bi aurpegi ditu: Alde batetik, jendaurrean legalizazioaren alde agertzen da, baina bestaldetik, "beste lehiakide politiko bat izatea"k ekarriko dituen ondorioak aztertzen ari da.

Bestalde, Prietok esan du Eusko Alkartasuna legez kanpo uztearen aurka egongo litzatekeela, zerrendetak ezker abertzaleko kideak aurkeztuko balitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea