Politika -
Lau gazteren aurka
Zazpi urteko zigorra eskatu du fiskalak, kutxazain bat erretzeagatik
Auzitegi Nazionalaren epaiaren arabera, Sendoa Aratzek, Unai Friasek, Jon Villanuevak eta Asier Gomezek kutxazain bat erre zuten, Barakaldon, 2008ko otsailean.
Auzitegi Nazionalak zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zien Barakaldoko lau gazteri, kutxazain bat erre zutelakoan. Auzipetuek helegitea aurkeztu zuten, eta, gaur, Fiskaltzak zigor horri eustea eskatu dio Auzitegi Gorenari.
Auzitegi Nazionalaren epaiaren arabera, Sendoa Aratzek, Unai Friasek, Jon Villanuevak eta Asier Gomezek kutxazain bat erre zuten, Barakaldon, 2008ko otsailean.
Gaur, defentsak absoluzioa eskatu du eta gazteak kalte terroristak egiteagatik zigortzea eskatu dio Gorenari (hiru urteko kartzela zigorra), eta ez sute terroristagatik.
Fiskalak Auzitegi Nazionalaren epaia ekarri du, horren arabera gazteek ekintza horretan parte hartu baitzuten. Fiskalaren aburuz, helburua pertsonen aurkako arriskua sortzea izan zen.
Abokatuak azaldu duenez, sutea "oso azkar" itzali zuten, eta ez zen pertsonen aurkako arriskurik izan.