Politika -

Ezker abertzalea

Pueyo: 'Laster esango dugu nola, baina hauteskundeetan egongo gara'

Marine Pueyo zinegotziaren esanetan, hauteskundeetan egoteko "modua" laster argituko du ezker abertzaleak. "Aukera hori lantzen ari gara", esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzalea maiatzeko hauteskundeetan izango da, "zalantzarik gabe", Marine Pueyo (ANV) Iruñeko Udaleko zinegotziak adierazi duenez. Foru eta udal hauteskundeetan egon ahal izateko "modua" zein izango den "laster" jakinaraziko dutela gaineratu du.

Sorturen legeztapenaren inguruan kazetariek egindako galderei erantzunez, "ezker abertzaleak hainbatetan esan du hauteskundeetan egongo dela", esan du Pueyok. "Ez pertsona guztien eskubidea delako bakarrik; gizarteak egin dizkigun eskaerei erantzuteko ere egongo gara", esan du.

Pueyoren iritziz, "gizarteak eskaera bat egin du: hauteskundeetan ezkertiarrak, abertzaleak eta aurrerakoiak biltzen dituen alderdi bat egotea". "Aukera hori behar dugu, eta zalantzarik gabe hauteskundeetan izango gara".

"Etorkizunerako aukera hori diseinatzen ari gara. Egun gutxi barru argituko dugu aukera hori zein den, baina oraindik ezin dugu ezer esan horretan lanean ari garelako", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea