Politika -

Bizikidetza demokratikoa

Bizikidetza bultzatzeko aholku batzordea martxan jarri dute

Batzorde berria erakundeek eta elkarte sozial ezberdinek osatzen dute. Aholku organoko presidentea Jose Ramon Recalde (ETAren biktima) Hezkuntza sailburu ohia izango da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizikidetza demokratikoa eta indarkeriaren deslegitimazioa sustatzeko eta bultzada emateko aholku batzordea jarri da abian gaur Lehendakaritzan. Batzorde berriaren presidentea Jose Ramon Recalde da.

Horrela, 80 urterekin Hezkuntza eta Justizia sailburu sozialista ohiak ardura berria hartu du gaur. Jose Ramon Recalde ETAren biktimak kontsentsurako dei eginez ireki du bilera eta batzordeko kide guztiak ados, elkarrekin lan egiteko prest azaldu dira.

Bizikidetza Demokratikorako eta Indarkeriaren Deslegitamiziorako aholku batzordeak, izenak dioen bezala, polemikaz inguratuta iaz onartutako egitasmoa du oinarri, besteak beste, biktimen testigantzak eskoletara eramango dituen egitasmoa, baina batzordeak esparru zabalagoa du.

Jaurlaritza, hiru aldundiak, Eudel, Arartekoa, Euskal Herriko Unibertsitatea, Euskadiko Eskola Kontseilua eta EITB batzordeko kide dira. Elkarteei dagokienez, Gernika Gogoratuz, Unesco Etxea edota Covite daude.

Gaurko bileran, gazteak eta indarkeriaren gaineko txostena aztertu du batzordeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea