Politika -

Erabakia

Gorenak galarazi egin du Sortu hauteskundeetara aurkeztea

- Lehen aldiz, erabakia ez dute aho batez hartu: gutxienez hiru boto partikular eman dituzte.

- Sortuk Konstituzionalera jo dezake, baina baliteke epaia ez egotea prest hauteskundeetarako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenaren 61eko areto bereziak errefusatu egin du Sortu Barne Ministerioan erroldatzea, eta hortaz, galarazi egin dio maiatzeko foru eta udal hauteskundeetara aurkeztea.

Gorenaren iturriek jakinarazi dutenez, gehiengoaren erabakiarekin bat ez datozen hiru epailek boto partikularra eman dute.

Epaileek onartu egin dituzte Estatuko Abokatutzak eta Fiskaltzak Sorturen aurka aurkeztutako demandak, Batasunaren ondorengoa dela iritzita. Dena den, erabaki horren aurkako helegitea aurkeztu dezakete oraindik Auzitegi Konstituzionalean. Epaia, baina, baliteke ez iristea garaiz hauteskundeetarako.

Bederatzi orduko hausnarketa baten ostean, eta 61eko Salak ahozko saioa aztertu eta egun batera heldu da erabakia. Sortu legez kanpo uzteko alegatuekin bukatu zuten Manuel Rivero Estatuko Zerbitzu Juridikoen ordezkariak eta Antonio Narvaez fiskalak ahozko saioa.

Iñigo Iruin eta Adolfo Araiz ezker abertzaleko abokatuen hitzetan, Sortu ez da Batasunaren ondorengoa, eta Alderdien Legearen betebeharrekin bat dator.

Datozen egunotan ezagutuko da autoaren eduki osoa. 61eko Salako epaile gehienek Carlos Lesmes txostengilearen tesia babestu dute, eta Sorturen aurka egin dute Alderdi Politikoen Legea hausten dutela uste dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea