Politika -

Maiatzeko hauteskundeak

Gorenak debekua jarri dio Sorturi: Eta orain zer?

Sortuk Auzitegi Konstituzionalean errekurtsoa aurkezteko aukera du, baina erabakia asko atzeratu daiteke. Apirilaren 18a baino lehen epairik jasotzen ez bada ez da hauteskundeetan izango.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak Sorturi datozen maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan aurkeztea galarazi ostean, ezker abertzalearen alderdi berriak, behin epaia jaso eta gero, 30 eguneko epea izango du Auzitegi Konstituzionalean helegitea ipintzeko. Magistratuek, baina, ez dute erabakia hartzeko epe-mugarik, eta, hortaz, erabakia asko atzeratu daiteke

Hori guztia kontuan izanda, beraz, ia ezinezkoa dirudi ETAren indarkeria baztertzen duen ezker abertzalearen alderdi berriak datorren maiatzeko hauteskundeetan parte hartu ahal izatea. Orain ikusteko dago ezker abertzaleak hauteskundeetan izateko beste bideren bati helduko dion ala ez, Eusko Alkartasuneko zerrendetan joanda, adibidez.

Nafarroan, esaterako, EA indar "aurrerakoiak, ezkertiarrak eta abertzaleak" batzeko "hauteskunde proposamena" prestatzen ari da, "beste hauteskunde batzuetan ordezkatuta izan ez direnak" ere kontuan hartzen dituen proposamena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea