Politika -

A-28

Generalitateko eraikinetatik esteladak eta begizta horiak kentzea agindu dute

Hauteskunde Batzorde Zentralaren arabera, botere publikoek ezin dute hauteskundeetan parte hartu; eta, adierazpen askatasuna pertsona guztien oinarrizko eskubidea da, agintariena izan ezik.

Kataluniako estelada. Artxiboko argazkia: EFE
Kataluniako estelada
Kataluniako estelada. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Hauteskunde-batzordeak 48 orduko epea eman dio Quim Torra Generalitateko presidenteari erakin publikoetatik begizta horiak eta esteladak kentzeko, apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan botere publikoen neutraltasun politikoa bermatua gelditzeko.

Ciudadanosek egindako eskaera jaso du Hauteskunde Batzorde Zentralak, Kataluniako eraikin eta toki publikoetan ideologia edo alderdien aldeko sinboloak erabiltzen direla kexatu baitira Ciudadanosekoak.

Hauteskunde Batzorde Zentralaren arabera, botere publikoek legez -herritar guztion zerbitzura egonda- ezin dute hauteskundeetan parte hartu; bestalde, Hauteskunde Batzorde Zentralak gogoratu duenez, adierazpen askatasuna pertsona guztien oinarrizko eskubidea bada ere, agintariek ez dute eskubide hori.

Preso independentisten aldeko begizta horia, zein estelada independentista "hauteskundeetan parte hartzen duten alderdiek erabilitako sinbolo alderdikoiak direla" ebatzi du Hauteskunde Batzorde Zentralak.

Horrenbestez, hauteskunde propagandan alderdiek erabili dezaketen sinboloak direla esan du Batzordeak, baina "botere publikoek neutraltasun politiko zorrotza gorde behar dutela" gaineratu du.

Dagoeneko Espainiako Hauteskunde-batzordeak Kataluniako Hauteskunde-batzorde probintzialetara jakinarazi die akordioa, eta horren aurka bi hilabeteko epea dute Auzitegi Goreneko Hirugarren Salan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Hauteskunde orokorrak Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Kataluniako Generalitatearen azken ordukoa