Politika -

PRESOAK

Maite Aranalde behin-behineko askatasunean gelditu da, epaiketaren zain

Ibarrako presoa astelehen gauean atera zen Soto del Real espetxetik, kautelazko neurriekin. Frantzian zortzi urteko kartzela zigorra bete ostean Espainiara ekarri zuten.

Maite Aranalde, Soto del Real espetxetik atera ostean. Argazkia: @EtxeratElkartea
Maite Aranalde, Soto del Real espetxetik atera ostean
Maite Aranalde, Soto del Real espetxetik atera ostean. Argazkia: @EtxeratElkartea

AGENTZIAK | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maite Aranalde Ijurko Ibarrako presoa behin-behineko askatasunean utzi dute bart gauean, kautelazko neurriekin eta epaiketaren zain, Etxeratek jakinarazi duenez.

Maite Aranaldek Soto del Real espetxean sartu zen irailean, Frantzian zortzi urteko kartzela zigorra bete eta Espainiaratua izan ostean.

Espainiak bi euroagindu eskaera eginak zituen Aranalderen kontra. Lehena artxibatu egin zen, eta bigarrenean beraren aurkako "indargabeko" frogak aurkeztu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia Presoak Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak