Politika -
Inkesta aurrerapena
PSOE, Podemos eta alderdi abertzaleen arteko koalizio bat nahiago du euskal gizarteak
EiTBk 20:00etan argitaratuko ditu Taldeko hedabideetan EAEn hauteskunde orokorrei buruz bildutako datuak, hauteskundeak egin baino hilabete lehenago.
eitb.eus
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen lehentasuna PSOE, Podemos eta alderdi abertzaleen arteko koalizio bat da, PPk, Ciudadanosek eta Voxek osatutako koalizioaren aurrean, hamabigarren EiTB Focus inkestaren arabera. Euskal Irrati Telebistak 20:00etatik aurrera argitaratuko ditu datuak.
Hauteskunde orokorren aurrean EAEko boto-emaileek duten boto-asmoari eta eserlekuen estimazioari buruzko datuak emateaz gain, herritarrek balizko koalizioez eta buruzagi politikoez duten iritzia ere emango du ezagutzera.
Fitxa teknikoa
EAEn bizi diren 1.650 pertsona (Araban 450, Bizkaian 650 eta Gipuzkoan 550).
La= ±% 2,41, konfiantza-maila % 95, p=q=0'5, EAEko datuetarako.
Inkesten % 25 euskaraz egin dira, eta gainerako % 74,2, gaztelaniaz. Inkesta egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.
Landa-lana 2019ko martxoaren 1a eta 5a bitartean egin zuten elkarrizketak telefonoz eginez. Galdeketen batez besteko iraupena 6,98 minutukoa izan zen: motzenak 5 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 20 minutu.
EiTB Focus, albistegietako liderrentzat
EiTB Focusen helburua da inkesten bitartez herritarren iritzia ezagutzea eta datuak Euskadin albistegietako liderrak diren EiTB Taldeko albistegietan aztertzea.
20:00etatik aurrera emango dira ezagutzera, ETBko 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegietako bigarren edizioan, baita Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus-en ere.