Politika -

Internet

Datu pertsonalak babesteko legearen aurkako helegitea onartu du Konstituzionalak

Espainiako Herriaren Defendatzaileak helegitea aurkeztu zuen, legelari talde batek eta eskubide digitalen defentsarako elkarte batzuek eskaera egin ondoren.

Artxiboko irudia: Pixabay
Artxiboko irudia: Pixabay
Artxiboko irudia: Pixabay

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datu pertsonalak babesteko lege berriaren kontra Espainiako Herriaren Defendatzaileak aurkeztu zuen helegitea tramitera onartu du Auzitegi Konstituzionalak. Legearen artikulu batek alderdi politikoei ideologiak arakatzeko eta profilak egiteko aukera ematen die.

Herriaren Defendatzaileak errekurtsoa aurkeztu zuen, legelari talde batek eta eskubide digitalen defentsarako elkarte batzuek eskaera egin ondoren, besteak beste, Jose Luis Piñar Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren zuzendari ohiak.

Desadostasunaren gakoa datuak babesteko lege berriaren azken xedapenetako batean dago. Era berean, 58 bis artikulua Hauteskunde Legeak jasotzen du. Legea indarrean dago iragan abendutik.

Webguneetatik eta sare sozialetatik herritarren iritzi politikoen inguruko datu pertsonalak biltzeko aukera ematen die artikuluak alderdiei hauteskunde garaian.

Datuen Babeserako Europako Araudiaren (RGPD) bermeak urratuko lituzke Espainiako legeak, nahiz eta egokitzeko asmoa izan.

Datozen hauteskunde orokorretan alderdiek herritarren datuak erabiltzeko aukera izango dute aurrenekoz, horretarako informatzeko beharrik izan gabe. Hori ez da posible inguruko herrialde guztietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Politika Espainia Alderdi politikoak Sare sozialak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Auzitegi Konstituzionala Hauteskundeak Internet