Politika -

Bilera Monkloan

Krisia borrokatzen jarraituko duela esan die Zapaterok enpresariei

41 enpresariek "hobekuntza nabarmena" antzeman dute merkatuetan. Batzuk, ere, hauteskundeen aurrerapenaren kontra agertu dira Espainiako ekonomiaren hazkudneari "kalte egingo liokeelako".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak ekonomiaren hazkundea bultzatu eta "krisiaren aurrean gogor borrokatzen" jarraituko duela agindu die enpresariei, Monkloan egindado bileran.

Bilera horren ostean emandako prentsaurrekoan, erreformen bideari eusteko asmoa agertu du neurri berriak eta "garrantzi handiko aldaketak" ezarriz. Horretan, enpresarien babesa duela gaineratu du presidenteak.

Zapaterok esandakoaren arabera, Espainiako enpresa handietako presidente gehienek finantziazio-merkatuetan hobekuntzak nabari dituzte dagoeneko; batez ere, azaroako bilera egin zitunetik Espainiako zorraren balioak 100 puntu jaitsi delako.

Presidentearen esanetan, bilera "oso probetxugarria" izan da ekonomiaren egonkortasunari eta eginbeharreko aldaketei dagokienez. Hurrengo bilera, hiru hilabete barru egingo dute.

Hauteskundeak aurreratzeari, ez

Bestalde, enpresari batzuek, Emilio Botin barne, hauteskunde orokorrak aurreratzearen kontra agertu dira, horrek Espainiako ekonomiaren errekuperaziori kalte egingo liokeelako.

Enpresarien iturrien arabera, iritis horretakoak dira, besteak beste, Banco Santanderreko Emilio Botin, Ferrovialeko Rafael del Pino era OHLko Juan Miguel Villar Mir.

30.000 beka langabezian dauden gazteentzat

Horrez gain, 30.000 beka abian jartzeko akordioa iragarri du Zapaterok. Beka horiei esker langabezian dauden eta kualifikazio gutxi duten gazteek formazioa jaso eta praktikak egiteko aukera izango dute.

Konpromiso zehatz batzuk adosteko aukera ere izan dute; Emilio Botin Banco Santanderreko presidenteak 2.000 bekaren ardura hartuko duela ziurtatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea