Politika -

Auzitegi Nazionala

Kepa Etxeberria presoari Errenterian egindako harrera salatuko du Covitek

Era berean, Kalera Kalera elkartea eta LAB sindikatua salatuko ditu Auzitegi Nazionalean: lehena, ekitaldia bultatzeagatik; bigarrena, berriz, harreraren bideo bat sare sozialetan zabaltzeagatik.

Auzitegi Nazionala. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Kepa Etxeberria presoari Errenterian egindako harrera salatuko du Covitek
Auzitegi Nazionala. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covite Terrorismoaren Biktimen Elkarteak iragarri du Kepa Etxeberria preso ohiari Errenterian egindako harrera salatuko duela Auzitegi Nazionalean. Era berean, Kalera Kalera elkartea eta LAB sindikatua salatuko ditu Auzitegi Nazionalean: lehena, ekitaldia bultatzeagatik; bigarrena, berriz, harreraren bideo bat sare sozialetan zabaltzeagatik.

Bestalde, Gipuzkoako aipatu udalerriko Udalak horrekin lotuta duen erantzukizuna eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak harreraren harira hartutako papera ikertzeko eskatuko dio Auzitegi Nazionalari. Izan ere, Covitek ez du ulertzen Udalak nolatan utzi zien antolatzaileei Errenteriako kale bat Etxeberriari harrera egiteko, ezta Jaurlaritzak ekitaldia zergatik baimendu zuen ere.

Etxeberriaren harreraren atzean terrorismoa goratzeko eta biktimak makurrarazteko delituak egon litezkeela uste du Covitek. Horregatik, eskatuko dio Auzitegi Nazionalari iragan ostiraleko ekitaldia ikertzeko.

Coviteren esanetan, LAB sindikatuak Twitterren argitaratutako bideo batek erakusten du martxoaren 8an dozenaka lagunek ospatu zutela Etxeberriaren askatasuna. "Txalo eta pankarta artean hartu zuten herrian, Kalera Kalerak antolatutako eta LABek bultzatutako ekitaldi batean", berretsi du.

Ildo horretan, 1999ra arte, hots, atxilotu zutenera arte, Kepa Etxeberria 'Donostia komando'ko kide izan zela ekarri du gogora. "Juan Jose Baeza Gonzalez Martuteneko espetxe funtzionarioa hiltzen saiatu zen", zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika LAB Presoak ETA Eguneko albisteak Errenteria Albisteak