Politika -

The Sunday Times

PPko eurodiputatu nafar batek lege bat zuzendu du lobby batek eskatuta

Presio talde baten izenean jardun zuten kazetari batzuek 100.000 euro eskaini zizkioten Pablo Zalbari Europar Batasuneko lege baten kontrako zuzenketa aurkeztearen truke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lobby faltsu baten eskariz lege bat emendatu du Pablo Zalba PPko eurodiputatu nafarrak. The Sunday Times-eko kazetariek jarri zioten amua Zalbari dirutza mordoaren truke, eta kamera ezkutuak grabatutakoa argitaratu dute orain. Zalbak ukatu egin du tranpan erori dela.

Administrazio kontseiluan urtean ehun mila euro eta aholkulari lanetan lau mila euro irabaziz lan egitea proposatu zion Londresen egoitza zuen inbertsore talde batek Pablo Zalba PPko eurodiputatu nafarrari. Zalbak egin behar zuena, txosten bat emendatzea. Eurodiputatu nafarrak inbertsore taldeak emandako idatzi huraxe bera aurkeztu zuen.

Inbertsoreak, ordea, The Sunday Times-eko kazetariak ziren, eta legeak egitean lobby edo presio taldeek izan dezaketen eragina erakustea zuten helburu kamera ezkutua jarriz.

Zalbak ez duela deus txarrik egin, ez duelako dirurik kobratu esan du eta araudia hobetuko zuen emendakina zela onartu zuena.

PPk gertatutakoaren inguruko txostena eskatu dio eurodiputatu taldeari. Egunkariak agerian utzi duen laugarren eurodiputatua da nafarra. Bik jada, dimisioa aurkeztu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea