Politika -

Araba

A-1 errepidearen azken zatia, Arabako Foru Aldundiaren esku

Bidesaririk gabeko sei kilometroko tartea da. Errepide zati hori kudeatzeko aurrekontua 300.000 eurokoa izango da, urtean.

A-1 errepidea, Armiñon parean. ETBren bideo batetik ateratako irudia
A-1 errepidea, Armiñon parean
A-1 errepidea, Armiñon parean. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Arabako Foru Aldundiaren esku utzi du A-1 errepidearen azken zatia. Bidesaririk gabeko sei kilometroko tartea da, Burgos eta Armiñon artean. Errepide zati hori kudeatzeko aurrekontua 300.000 eurokoa izango da, urtean.

Gauzak horrela, aurrerantzean Foru Aldundiaren esku egongo dira errepide horren gaineko eskumen guztiak: planifikazioa, finantzazioa, hobekuntza lanak edota erabilera.

Batzorde Mistoa arratsalde honetan bildu da Gasteizen, eskualdatzea sinatzeko. Besteak beste, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia izan dira bileran.

Espainiako Gobernuak joan den azaroan utzi zuen A-1 errepidearen eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku, baina hainbat baldintza jarrita, tartean trafikoa arintzeko obrak egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Berriak Politika Araba Eusko Jaurlaritza berriak Burgos albisteak Ekonomia Ramiro Gonzalez Albisteak Gaur Albisteak AP-1eko berriak Arabako Foru Aldundia azken ordukoa