Politika -

Goikoetxearen deklarazioa

Bideoa ikustean 'beldurra' sentitu duela esan du Benjamin Atutxak

2008ko uztailean plan horiek ezagutu zituenean baino "min handiagoa eman" diola onartu du Benjamin Atutxa (PSE) Eibarreko ziengotziak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko ustezko kideak bahitu eta hil behar zuela esaten duen bideoa ikustean "beldurra eta hotzikarak" sentitu dituela onartu du Benjamin Atutxa Eibarko zinegotzi sozialistak eta legebiltzarkideak.

2008ko uztailean plan horiek ezagutu zituenean baino "min handiagoa eman" diola onartu du. Arkaitz Goikoetxea Bizkaia taldeko ustezko buruzagia atxilotu zutenean egitasmoen berri izan zuen zinegotzi sozialistak. Bideoan Atutxa hil behar zuela esaten dio Garzon epaileari Goikoetxeak.

Auzitegi Nazionalean igorri dute bideoa gaur, Bizkaia taldeko zazpi ustezko kideen aurka egindako epaiketan.

"Lehengo aldiz esan zidatenean baino gogorrago iruditu zait", esan du zinegotzi sozialistak; izan ere, 2008ko uztailaren 25ean Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak ETAren planak jakinarazi zizkion, Goikoetxea atxilotu ostean.

"Erdi ahaztuta"

Atutxaren hitzetan, "hiru urte inguru igaro dira, eta erdi ahaztuta nuen", baina epaiketa dela eta, terrorismoaren mehatxuaren ondoriozko beldurra bizi izan du berriro, batez ere, ETAko ustezko kideak bere planak azaltzean duen "odol hotza" ikusita.

"Abantaila politiko bat lortzeko era horretan hiltzera prest dagoen jendea egotea sinestezina da", deitoratu du zinegotzi sozialistak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea