Politika -

Maiatzeko hauteskundeak

Urkullu: 'ETAk eta Gobernuak ez dituzte gai politikoak jorratu behar'

EAJko presidenteak eta Zapaterok bilera egin zuten astelehenean, Madrilen. Sortuk hauteskundeetan parte hartu behar duela esan zion Urkulluk Espainiako agintariari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak eta ETAk gai politikoak ez dituztela jorratu behar uste du Iñigo Urkullu EAJko presidenteak, alor horretarako alderdi politikoak daudelako. Zentzu honetan, talde armatuak eta Zapateroren Gobernuak gai politikoez hitz egitekotan, EAJk "salatu" egingo duela iragarri du.

Bilbon agerraldia egin du Urkulluk, EAJren hauteskunde programa aurkezteko. Maiatzeko Udal eta Foru hauteskundeetarako leloa ere iragarri du: ''Onena emateko unea da''.

Adierazi duenez, "edozein elkarrizketa prozesutan hainbat elementu izango dira", baina, bere ustez, "garrantzitsuena alor politikoa alderdiek jorratzea izango da, eta ez gainerako eragileek".

Astelehenean Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentearen batzartu zela onartu du. Bilera Madrilen egin zuten, eta Urkulluk presidenteari azpimarratu zion alderdi politiko guztiek parte hartu behar dutela maiatzeko hauteskundeetan, baita Sortuk ere.

ETAren eta Gobernuaren arteko negoziazioak islatzen dituzten dokumentuei "sinesgarritasuna kentzen edo ematen" ez diela esan du Urkulluk. Hori bai, eztabaidarako gai politikoak alderdiek jorratu behar dituztela berretsi du.

Bilera horietako aktak irakurriz ETAren eta Gobernuaren estrategiak "sumatu daitezke", Urkulluren hitzetan. Hala ere, akta horiek sinesgarritasuna epaitzeko "gai" ez dela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea