Politika -

Inkesta

Erregearekin hartu nahi dituzte garagardoak EAEko herritarrek

Iaz zazpigarren tokira iritsi zen Juan Carlos Erregea, eta aurten lehengo postuan agertzen da. Lehenengo tokia lehendakariari kendu egin dio. 2011ko zerrendan ez da Patxi Lopezen izena agertzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek Juan Carlos Espainiako Erregea aukeratuko lukete garagardoa hartzera joateko, Cerveceros de España enpresak urtero argitaratzen duen zerrendaren arabera.

Iaz zazpigarren tokira iritsi zen Juan Carlos Erregea, eta aurten lehengo postuan agertzen da. Lehenengo tokia Patxi Lopez lehendakariari kendu egin dio. 2011ko zerrendan ez da Patxi Lopezen izena agertzen.

Erregearen atzetik Santiago Segura eta Alex de la Iglesia zinegileak datoz, Rafa Nadal eta Fernando Alonso kirolariak, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenta eta Buenafuente aurkezlea.

Artisten zerrendan Fito Cabrales da gogokoena. Ondoren, Joaquín Sabina, Dani Martín, Alejandro Sanz, Shakira eta Sergio Dalma datoz.

Telebistaren munduan Gran Wyoming aukeratu dute EAEko herritarrek garagardoak hartzeko. Bigarren postuan Jorge Javier Vazquez agertzen da eta, atzetik, Pilar Rubio, Belén Esteban, Buenafuente edo Jesús Vázquez.

Zinegileen artean Alex de la Iglesia da euskaldunen gogokoena, Antonio Banderas, Javier Bardem, Santiago Segura, Mario Casas eta Pedro Almodovarren aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea