Politika -
A28KO HAUTESKUNDEAK
Adolfo Suarez aukeratu du Casadok Kongresurako bigarren Madrilgo zerrendan
Trantsizioan Espainiako presidente izan zenaren semeak 'PPren egungo proiektua eta baloreak' bete-betean ordezkatzen dituela esan du Casadok.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Adolfo Suarez Illana izango da Alderdi Popularrak apirilaren 28ko Hauteskunde Orokorretan Madrilgo barrutian Kongresurako aurkeztuko duen zerrendan bigarrena, Pablo Casado PPko presidentearen ondoren.
Casadok berak eman du horren berri, gaur goizean Madrilen egin duten ekitaldi batean. Suarezekin batera, Ana Pastor eta Pio Garcia-Escudero (Kongresuko eta Senatuko presidenteak, hurrenez hurren) eta Angel Garrido Madrilgo Autonomia Erkidegoko presidentea izan dira ekitaldi horretan.
Trantsizioan Espainiako presidente izan zen Adolfo Suarez Gonzalezen semeak, Adolfo Suarez Illanak, "PPren egungo proiektua eta baloreak" bete-betean ordezkatzen dituela esan du Casadok. "Espainiaren batasuna eta Konstituzioa bermatzea" izango dituzte lehentasun PPkoek, eta eginbehar hori Suarez Illanak "ondo" beteko duela adierazi du PPko buruak.