Politika -

Sorturen auzia

AVT: 'Gorenak erakutsitako adostasun falta kezkatzeko modukoa da'

Biktimen Elkarteko presidenteak esan duenez, ETA erakundeetara iristen badam terrorismoaren aurkako ituna "hautsi egin beharko da".

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angeles Pedraza Terrorrismoaren Victimen Elkaterko (AVT) presidenteak adierazi duenez, Sorturen auzian Gorenak erakutsitako adostasun eza "kezkatzeko modukoa" da.

Gainera, ETAk erakundeetan sartzea lortzen badu, terrorismoaren aurkako ituna "hautsi" egin beharko dela ziurtatu du.

Adierazpen horiek, Madrilen, aipirilaren 9rako, deitutako manifestazioaren aurkezpenean egin ditu. Manifestazioa "Terrorismoaren porrotaren alde: ETA erakundeetatik kanpo" lelopean egingo dute.

Biktimen Elkarteko presidenteak Gorenaren erabakia "ondo" hartu duela azpimarratu du, baina erabakia guztien babesa jaso ez izanak (9 legeztatzearen kontra eta 7 alde) nahigabetu egin duela onartu du. Bere hitzetan, "lotsa" sentitu du "Espainian ETArengandik sortutako alderdi baten aldeko epaileak daudela ikustean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea