Politika -
Larunbatean, Bilbon
Lokarrik bat egin du Sorturen legeztatzea eskatzeko manifestazioarekin
Herritarren sarea martxara joango da, Sortuk "bide baketsuen eta demokratikoen aldeko apustua" egin duelako. Bestalde, EB ez da martxara joango, "hauteskunde-kanpainako ekitaldi bat delako".
Erredakzioa
Lokarri Akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak bat egin du Sorturen legeztatzea eskatzeko larunbatean Bilbon egingo den manifestazioarekin.
Prentsa-agiri batean azaldu dutenez, Lokarrik argi ikusten du Sortuk Alderdien Legea betetzen duela "bide baketsu eta demokratikoen aldeko apustua" egin duelako eta "ETAren indarkeria gaitzetsi" duelako.
Hori dela eta, Lokarrik uste du Sortuk legezko alderdia izan behar duela eta "politikan berdintasunean aritzeko eskubide osoa" izan beharko lukeela.
Ezker Batuak Sortu legeztatzea eskatzeko manifestaldian parte hartuko ez duela adierazi du Mikel Arana EBko koordinatzaile nagusiak. Aranaren ahotan, "aldarrikapenerako ekitaldi bat baino, ekitaldi politiko bat izango da, Gernikako sinatzaileen aldeko kanpaina ekitaldi bat, hain zuzen ere".