Politika -
Erreakzioak
Pastorrek 'ontzat' jo du Zapatero berriro hautagai ez izatea
Ondorengoa izateko hautagai bat baino gehiago ez egotea espero du Eusko Legebiltzarreko PSEko bozeramaileak. Pastorren hitzetan, "zintzotasun politikoaren eredurik handiena" izan da iragarpena.
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor Eusko Legebiltzarreko PSEko bozeramaileak "ontzat" eman du Jose Luis Rodriguez Zapatero sozialisten burua berriro hautagai ez izatea. Zapaterok gaur, larubata, jakitera eman duenez, ez du hirugarren agintaldia beteko eta horren ondorioz, ez da datozen hauteskunde orokorretan PSOEren hautagaia izango.
Pastorrek hura ordezkatzeko hautagai bat baino gehiago ez egotea espero du. Honen ustetan, "eraginkortasun eta batasun irizpideak" jarraituz aukeratuko dute ondorengoa. Bere hitzetan, iragarpena "herrialdearekiko erantzukizun eta zintzotasun politikoaren eredurik handiena izan da". Izan ere, Pastorren aburuz, "ziurtasun eta egonkortasuna" behar du egun gizarteak.
Pastorren aburuz, presidenteak egindako iragarpenak "lasaitasun handiko etorkizuna" zabaldu du eta horrek "gauza asko argitzea suposatuko du". Gainera, "besteren eztabaiden bidez kutsatutako zerumuga" argituko dela adierazi du. PSEko bozeramailearen ustetan, iragarpen honek ez ditu "ez handitu ezta gutxitu ere egin" maiatzeko hauteskundeetarako PSEko hautagaien bozetako itxaropenak.