Politika -
Iragarpenari erreakzioak
'Banatzen duena ez, batzen duena" hautatzeko eskatu du Patxi Lopezek
Halaber, batasuna, adimena eta erabakitasunez jokatzea eskatu die agintari sozialistei aro berriari ekiteko.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak "banatzen duena baino, batzen duena" ekarriko duen erabakia hartzeko eskatu die, Zapaterok hautagai izango ez dela iragarri ondoren, PSOEren Batzorde Federalean batu diren gainerako ordezkari sozialistei.
Zapaterok iragarpena egin eta gutxira Batzorde Federalean egindako hitzaldian esan duenez, Patxi Lopezek agertutako eskuzabaltasuna eskertu dio PSOEren buruari.
Hemendik aurrera zabalduko den prozesuaren aurrean, alderdiarentzat hoberena zer den erabakitzea eskakizuna luzatu die kideei.
Garai berriaren hasteko batasuna, adimena eta erabakitasuna sozialistei eskatu aurretik, "alderdiarentzat hoberena, batzen duena eta banatzen ez duena" dela adierazi du.
Lehendakariaren hitzetan, PSOEk Espainiari komeni zaiona aukeratu behar du, baina baita alderdiari komeni zaiona ere. Bere ustez, PSOEk ahaleginak egin behar ditu jokoan dauden gauza batzuetarako, Ongizate Estatua kasu, eskuindarrak desegiteko saiakerak egiten ari direla uste baitu.