Politika -

Negoziazioak

Jaurlaritzak lau transferentzien eskualdatzea ostegunean sinatzea espero du

Ogasun eta Ekonomia sailburuak azaldu duenez, bi gobernuak 'lanean' ari dira transferentzien gaian 'aurrerapauso garrantzitsua' lortu ahal izateko.

Azpiazu, EFEren artxiboko irudi batean.
Pedro Azpiazu.
Bi gobernuak bideokonferentziaz ari dira transferentziei azken ukituak ematen

1:33

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurko bilera teknikoan "aurrerapauso garrantzitsua" ematea espero du Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia sailburuak, eta hala, lau transferentzia berrien eskualdatzeko akordioa ostegunean sinatzea. Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak atzo iragarri zuenez, bi exekutiboen arteko harremanak "areagotu" egin dituzte azken egunotan, eta gaur bilera egin behar zutela adierazi zuen, hauteskunde-kanpaina hasi aurretik akordio bat adosteko.

Azpiazuk Euskadi Bonu Jasangarriaren bigarren jaulkipenaren aurkezpenean egin ditu adierazpenok. Horren hitzetan, Sanchezen Gobernuak emandako "hitza" betetzea espero du Jaurlaritzak.

Akordioa lortuz gero, hauek lirateke Euskal Autonomia Erkidegoaren esku geratuko liratekeen lau eskumenak: lan-erregulazio espedienteek kaltetutako langileen erretiroarena, produktu farmazeutikoen gaineko legediarena, ikastetxeetako seguruarena eta AP-68 autobidearena.

Sailburuaren esanetan, "une honetan lanean ari dira bi gobernuak. Une oro Madrilgo ordezkariekin harremanetan dagoen lantalde bat dago. Agiriak eta zenbakiak elkartrukatzen ari dira. Saiatuko gara aurrerapauso garrantzitsua ematen, eta ostegunean ituna sinatzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak AP-68 autobidea EAEko Autonomia Estatutua