Politika -
Maiatzeko hauteskundeak
Mendia: 'Gobernuari dagokio Bildun susmagarriak dauden egiaztatzea'
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, hala dela egiaztatzen badute, Fiskaltzara jo beharko dute, "Justiziak erabaki dezan".
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du Barne Ministerioari dagokiola Bilduren zerrendak "susmagarri" diren pertsonez "josita" dauden "behatzea".
Eta hala gertatzen dela egiaztatzen badute, Fiskaltzari jakinarazi beharko diola gaineratu du, "Justiziak erabaki dezan".
Gobernu bileraren ostean eskainitako prentsaurrekoan, Mendiak gogora ekarri ditu Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko presidenteordearen hitzak, Bilduren zerrendak "arreta handiz" begiratuko dituztela ohartarazi baitu.
EAk eta Alternatibak gaur goizean erroldatu dute Bildu koalizioa Iruñeko Justizia Jauregian.