Politika -

Elkarrizketaren alde

Rodriguez Ibarra: "ETArekin negoziazioaren bidez baino ezin da amaitu'

Extremadurako presidente ohia Sortu legeztatzearen alde ere agertu da: "hobe da zital horiek eserleku batean izatea, metraileta batekin baino".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos Rodriguez Extremadurako Gobernuko presidente ohia ziur agertu da ETArekin amaitzea negoziazioaren bidez baino ez dela lortuko.

"ETArekin amaitzea [negoziazio mahaian] esertzen baino ezin da lortu", adierazi du, hain zuzen ere, La Sexta 2 telebista-katean egindako elkarrizketa batean.

Bere esanetan, Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidentea "askeagoa" da orain "egin behar duena egiteko", hots, "ETArekin amaitzeko", "baina PPk esku-burdinak jarrita gaitu".

"Erakunde batekin amaitzea esertzen baino ez da lortzen", berretsi du Ibarrak, eta PPk Zapaterori "mugitzeko" askatasuna emango balio, Sortu legeztatu egingo lukeela gaineratu du.

Horren ildotik, alderdi abertzalea legeztatzearen alde agertu da: "hobe da zital horiek eserleku batean izatea, metraileta batekin baino".

Agintari ohiak nabarmendu du ETArekin amaitzea "eurei" dagozkiela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea