Politika -

Larunbatean, Erandion

Rubalcaba eta Ares terrorismoaren kontrako koordinazioaz arituko dira

Bileran bi departamentuetako polizietako buruak ere izango dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroa Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuarekin bilduko da larunbatean terrorismoaren aurkako borrokan Polizia talde ezberdinek izan behar duten kokordinazioa aztertzeko.

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, bilera horretan bi departamentuetako polizietako buruak ere izango dira.

Bilera Ertzaintzaren Erandioko polizia-etxean egingo dute, Bizkaian, eta bertan ETAren egungo egoera aztertuko dute, baita Polizien arteko koordinazioa mantendu eta hobetzeko neurriak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea