Politika -

Maiatzeko hauteskundeak

Bilduk erantzukizuna eskatu du, bakea eta subiranotasuna lortzeko

Koalizio abertzaleak hamar "printzipio" aurkeztu ditu, tartean "atseden gabe lan egitea bakearen eta normalizazio politikoaren alde".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bildu koalizioak erantzukizuna eskatu die gaur abertzale, progresista eta ezkertiar direnei, bake-prozesuan, normalizazio politikoan eta eraikuntza nazionalean eta sozialean "indarrak batu" eta bide politikoa baino ez erabiliz "Euskal Herri subiranoaren noranzkoan aurrera egiteko".

Bakartxo Ruizek eta Maiorga Ramirezek prentsaurrekoa eskaini dute euskaraz eta gaztelaniaz, eta bertan, Nafarroak "aldaketa politikoa eta soziala gauzatzeko eragilea" behar duela nabarmendu dute. Euren esanetan, aldaketa horrek "behin betiko bakea eta gatazka konpontzea" ekarri beharko luke, nafarren "erabakitzeko eskubidea" eta "Euskal Herriaren autodeterminazioa" errespetatuta.

Helburu horiek lortzeko, Bilduk ezkertiarren eta abertzaleen batasunaren alde egin du, baina "betorik gabe" eta "aniztasuna oinarri".

Hori horrela, Bilduk 10 "printzipio" aurkeztu ditu, hurrengo legegintzaldian Nafarroako erakundeetan ezartzeko.

Hamar ideia horien artean, honakoak daude: "atseden gabeko lana bakearen eta normalizazio politikoaren alde", lan eta gizarte eskubideen defentsa eta Euskal Herria nazioa dela onartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea