Politika -
Ibañezen heriotzaren harira
Gaixo dauden presoak askatzea eskatu dute
Presoak "baldintzarik gabe" libre geratzea omen da "duintasunarekin" gaixotasunari aurre egiteko "modu bakarra".
Erredakzioa
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak manifestazioa deitu du iganderako, Elgoibarren, gaixo dauden preso guztiak aske uztea exijitzeko.
Donostian emandako prentsaurreko batean deitu dute manifestazioa Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, presoen senideek, ezker abertzalearen eta LABen ordezkariek eta Mikel Ibañezen medikuak eta abokatuak. Mikel Ibañez ostegunean zendu zen minbiziak jota, gaixotasunagatik baldintzapeko askatasunean bi hilabete zeramatzanean.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak manifestazioan parte hartzeko deia egin du, bihar 18:00etan Elgoibarren, ''Heriotza zigorrik ez, gaixo dauden presoak kalera!'' lelopean.
Presoak "baldintzarik gabe" libre geratzea da "duintasunarekin" gaixotasunari aurre egiteko "modu bakarra", AAMren ordezkariaren esanetan.
Ibañez "errepresioaren eta kartzelaren ondorioz" hil dela salatu ondoren, "kartzela politika" aldatu egin beharra dagoela azpimarratu du.